lunes, 4 de abril de 2011

BIG BEN

"Big Ben" goitizen bat da, eta horrekin ezaguna da Londreseko Westminster jauregiko (alegia, Erresuma Batuko Legebiltzarraren eraikineko) erloju-dorrean dagoen erlojuaren bost ezkiletatik handiena, 13,5 tonakoa. Maiz asko erabili ohi da goitizen hori, halaber, bertako erlojua adierazteko, bai eta dorre osoaz hitz egitean ere.

Erlojua da munduan dagoen lau aurpegiko erloju kanpaidun handiena. Dorrea Westminsterreko jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean kokatuta dago. Jakina denez, Erresuma Batuko parlamentuaren egoitza da Westminsterreko jauregia.

Hurbilen dauden Londresko metroaren geltokiak Waterloo eta Westminster dira.

jueves, 24 de marzo de 2011

London eye

London Eye edo Millennium Wheel (euskaraz Londresko Begia edo Milurtekoaren Gurpila, formalki British Airways London Eye) Londresen dagoen Gurpil handi bat da, behatoki gisa erabiltzen dena. Tamesis ibaiko South Bank ibarrean kokatzen da, Lambeth barrutian, Westminster eta Hungerford zubien artean. Gurpil handi hau County Hall jauregia eta Defentsa Ministerioaren aurrealdean kokatzen da.

David Marks, Julia Barfield, Malcolm Cook, Mark Sparrowhawk, Steven Chilton eta Nic Bailey arkitektoek diseinatu zuten. 135 metroko garaiera du eta 32 kapsulek osatzen dute.


Londresera bisita

Londres (ingelesez London) Ingalaterra eta Erresuma Batuko hiriburua da. Tamesis ibaiaren ertzetan eta Britainia Handiko hegoaldean kokatuta, 43an fundatu zuten erromatarrek, Londinium izenpean. 7.500.000 biztanle edukita, Londres Europar Batasuneko hiririk handiena da.

Hiri itzela da Londres eta bertan asko dago ikusteko eta egiteko. Esan beharra dut, hasieratik Euskal Herrian bezala sentitu izan naizela han eta, hirira iritsi orduko, etxeko sentiarazteko moduko erakustaldia egin zidatela, hain zuzen ere, "101 arrazoi Londres maitatzeko" hiriburuaren gida ofiziala eskura jarri zidatenean.